Eusko Legebiltzarrerako kanpaina betean, atzo arratsaldean, Gipuzkoako hautagai jeltzaleak herrian izan ziren; besteak beste, Bakartxo Tejeria, Maria Eugenia Arrizabalaga, Joseba Egibar eta Garikoitz Mendizabal. Haiekin batera, Zarauzko EAJko ordezkariak ere bai; tartean, Xabier Txurruka alkatea eta Uri Buru Batzarreko presidente Joakin Landa. Batzokitik abiatuta, herriko kaleetan ibili ziren.