Maskara jarrita sartu beharko da guneetara, eta eseri arte ezingo da kendu. Emanaldi guztietarako gonbidapen txartelak banatuko dira, bi ordu lehenago, Modelo aretoko leihatilan; gehienez ere lau sarrera pertsonako. 1,5 metroko distantzia errespetatu behar da pertsonen artean, eta ezinezkoa bada, maskara erabili beharko da. Elkarrekin bizi diren pertsonen kasuan elkarren ondoan eseri daitezke.
Urbietak azaldu du Kalerki eta Adarretatik jaialdiak bertan behera geratu direla, baina guztia antolatuta zutenez, lotuta zituzte formatu txiki nahiz ertaineko euskal taldeak mantendu nahi izan dituztela aurtengo udaldirako. Hala, Gari, Anari, Hika Teatroa eta Iraia Elias eta Amancay Gaztañagaren Matriuska antzezlanaz gozatzeko parada izango da, besteak beste. Formatu handiko ikuskizunak, berriz, datorren urterako gorde dituzte.
Aurreko urtetan bezala, herri kirol ekitaldiak egingo dituzte asteazkenetan, Lege Zaharren enparantza; aurten ehun lagunentzako mugatuko da aforoa, baina kasu honetan ez da aurretik txartelik hartu beharko. Haurrentzako saioak ostegunetan egingo dira, baina Villa Manuelako frontoian; edukiera 180 laguntzeko izango da, eta Modelon hartu beharko da sarrera, gainerako ikuskizunak bezalaxe.
Era berean, Udako Musikaldia bere horretan mantenduko dutela jakinarazi du Kultura zinegotziak. Aldiz, igandetako musika emanaldirik ez da izango aurten, baina Nafarroako jotak eta mariatxiak arrakasta izaten dutela ikusita, Munoa plazara eramango dituzte.
Bestalde, Bertso Astea ere beste modu batera ospatuko da aurten: Basarri bertsopaper lehiaketako sari banaketa uztailaren 9an izango da, eta egun horretarako Balkoitik Plazara ekitaldia antolatu dute.
Aste Nagusia ere bai
Udako ekitaldi aurkeztu arren, herriko eragileek antolatu dezaketen gauzetara irekita daudela adierazi dute Kultura zinegotzi Irune Urbietak eta Turismo zinegotzi Ixidor Larrañagak. Horrekin batera, aurten ere Aste Nagusia ospatuko dela azaldu dute, baina «beste formatu batean». Aurreratu dute ez direla «makrokontzerturik» izango, ezta su artifizialik ere.
UDAKO EKITALDIAK
Uztailak 2, osteguna. Anarkia relacional helduentzat antzerkia, 18:00etan eta 20:00etan, Modelo aretoan.
Uztailak 3, ostirala. Pool, Nere azalean arrotz eta Fight dantza garaikideak, 20:00etan, Munoan.
Uztailak 5, asteartea. Hika Teatroaren Tonbola antzezlana, 20:00etan, Munoan.
Uztailak 10, ostirala. Urbanetniko Trio, 20:00etan, Munoan.
Uztailak 11, larunbata. Voces Navarras Nafarroako jotak, 20:00etan, Munoan.
Uztailak 16, osteguna. Tomaxen Abenturak, 18:00etan, Villa Manuelako frontoian.
Uztailak 17, ostirala. Gari & Maldanbera, 20:00etan hasita, Munoan.
Uztailak 19, igandea. Anari, 20:00etan, Munoan.
Uztailak 23, osteguna. Kontu kantari 2, 18:00etan, Villa Manuelako frontoian.
Uztailak 25, larunbata. Afrika Bibang, 20:00etan, Munoan.
Uztailak 26, igandea. Los Tenampas mariatxiak, 20:00etan, Munoan.
Uztailak 27 eta 28, astelehena eta asteartea. Matriuska antzerkia, 20:00etan, Modelon.
Uztailak 30, osteguna. Tor Magoa, 18:00etan, Villa Manuelan.
Abuztuak 2, igandea. Maite Larburu, 20:00etan, Parrokian.
Abuztuak 6, osteguna. Zirika Zirkus, 18:00etan, Villa Manuelan.
Abuztuak 9, igandea. Capilla Santa Maria, 20:00etan, Parrokian.
Abuztuak 20, osteguna. Gora kasete!, 18:00etan, Villa Manuelan.
Abuztuak 23, igandea. Kamerata Euskadivarius, 20:00etan, Parrokian.
Abuztuak 30, igandea. Alos Quartet, 20:00etan, Parrokian.