Duela bi urte kaleratu zituen udalak Udalak Zarauzko erraldoien gomazko erreplikak. Orduan, birenak bakarrik egin zituen: gizonezko arpoilariarena eta emakumezko baserritarraren, hain zuzen ere. Urte hartan bertan, gainera, Pepe Txabilloren erraldoia aurkeztu zuten sanpelaiotan. Harrezkero, Turismo Bulegoan etengabe jaso dute haren panpina eskuratzeko eskaera haurren partetik. Hura ekoizteko txanda eskatu eta bi urteko itxaronaldiaren ondoren, udalak gaur arratsaldean aurkeztu du azkenean erraldoitxoa.
Herriko buruhandien eta erraldoien alma materra duela lau hilabete pasatxo hil zen, 89 urte zituela,. Bizitza zeregin oso horretara lotuta eman zuen. Hori guztia kontuan izanda, panpina hau "omenaldi moduan" datorrela nabarmendu nahi izan du Xabier Txurruka alkateak hunkituta.
Aurreko bi panpinak bezalaxe, Ruben Platero nafarrak ekoitzi du erraldoitxo hau ere. "Niretzat ohore bat izan da horrelako pertsona baten panpina egin ahal izatea", adierazi du egileak. Txabilloren erraldoian oinarritu da erabat, eta ahalik eta fidelen izaten saiatu dela azpimarratu du, daraman zapia, oihalak eta koloreak oso kontuan hartuta. Alkateak gaineratu du "oso gustura" daudela lortutako emaitzarekin.
Erraldoitxoak bihartik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan, 13 euroan, eta, guztira, 500 ale kaleratu dituzte. Bestalde, Platerok berak ere salduko ditu bere gigantesplatero.com webgunean.