Beste hainbat eraikin publiko bezala, itxita egon dira Azpeitiko eta Zarauzko Udal Liburutegiak. Babes neurriak hartuta, duela bi aste inguru ireki zituzten liburutegietako ateak, herritarrei aurrez aurreko mailegu zerbitzua emateko. Orain, ikasgelak ere ireki dituzte, herritarrek bertan ikasteko aukera izan dezaten.