A Coruñan hasiko dira Eusko Label eta Euskotren ligak, uztailaren 4an

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 16a

Gaur eman dituzte argitara Eusko Label eta Euskotren ligetako egutegiak. Oharrean zehazten denez, uztailaren 19an egingo dira Orioko estropadak, abuztuaren 15 eta 16an Zarauzkoak, eta Kontxako estropadak jokatzea ere aurreikusten dute.

Hiru aste baino gutxiago falta dira traineru denboraldiari hasiera emateko, eta estropaden antolakuntzak gaur eman ditu argitara Eusko Label eta Euskotren ligetako egutegiak. Argitaratutako oharrean jakitera eman dutenez, Zarauzko eta Kontxako estropadak jokatuko direla ere aurreikusten du bi ligetako antolakuntzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide