Salud Teneriferekin fitxatu du Maria Zalduak

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 2a

Aurrerantzean Salud Teneriferekin jokatuko du orain arte Aiala Zarautz eskubaloi taldeko jokalari izan den Maria Zalduak. Gaur bertan iragarri du uharteko taldeak bere webgunean 18 urteko pibotearen fitxaketaren berri.

Zalduarentzat lehen aldia izango da Liga Iberdrola Ohorezko Mailan, eta klub berriari egindako adierazpenei dagokienez, "asko lagunduko dit esperientzia hartzeko eta beste maila batean jokatzeko". Gustura dagoela ere aitortu du talde berriak beregan jarritako konfiantzagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide