1.600 marihuana landare atzeman ditu Ertzaintzak Alde Zaharretik gertuko bi lokaletan

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 2a

Iragan ostiralean Ertzaintzak marihuana lantegi bat topatu zuen herriko Alde Zaharretik hurbil dauden bi lokaletan. Bertan 1.600 marihuana landare atzeman zituzten, baita horien lanketarako azpiegitura ere.

Lokalak marihuana elkarte batenak ziren, eta bertako ordezkariak inputatuak izan dira osasun publikoaren aurkako ustezko delituagatik. Ertzaintzak jakitera eman duenez, abian da bi inputatuei egozten zaien delituaren inguruko ikerketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide