Zarautz-Getaria pasealekuko erabiltzaileen iritzia maskara erabili beharraz

Urtzi Oteiza 2020ko maiatzaren 31

Asteburuan pasealekuaren Zarauzko hasierako partera gerturatu da HITZA, herritarrei galdetzeko ea zer moduz moldatzen diren bidea maskarekin egiteko, derrigorrezkoa baita horiek jantzita egitea ibilbidea.

Maiatzaren 2an Zarauzko eta Getariako udalek erabaki zuten ixtea bi herri horiek lotzen dituen pasealekua, koronabirusaren hedapenaren kontrako neurri gisa. Orain egun batzutatik berriro dago erabilgarri, baina nahitaezkoa da maskara jantzita egitea ibilbidea. Erabiltzaileen iritzia jaso du HITZAk ondorengo bideoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide