Bilgune Feministako Miren Aranguren eta Ekhiñe Eizagirre, etxetik etxera

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 3a

Amaia Urbieta kazetariak Euskal Herriko Bilgune Feministako Miren Aranguren eta Ekhiñe Eizagirre elkarrizketatu ditu #EtxetikEtxera bideo sortarako. Luze aritu dira solasean, eta hizpide izan dituzte, besteak beste, COVID-19ak utzi duen testuinguruaren gaineko irakurketa, egungo sistemaren eta gizarte ereduaren "gabeziak", zaintza sare komunitarioak, Espainiako Gobernuak hartutako neurriak nahiz mugimendu feministak aurrera begira dituen erronkak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide