Zarauztik Bilboko aireporturako autobus linea bertan behera utziko dute astelehenetik aurrera

Urola Kostako Hitza 2020ko apirilaren 18a

Aurretik txartela erositakoek bakarrik egin ahal izango dute bidaia apirilaren 20an.

COVID-19aren egoeren bilakaerari lotuta, datorren astelehenetik aurrera, eta abisu berririk izan arte, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuak erabaki du bertan behera utziko duela Lurraldebusen Donostia-Zarautz-Bilboko Aireportua linea.

Salbuespen gisa, bidaia egin ahal izango dute apirilaren 20an aurre erosketarekin linea horretan bidaiatzeko txartela eskuratu duten pertsona guztiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide