Djuniet Astigarraga eta Ane Arruti, etxetik mundura

Urola Kostako Hitza 2020ko apirilaren 10a

Gaur, ostirala, Djuniet Astigarraga eta Ane Arruti musikarien doinuak daude entzungai #EtxetikMundura saioan.

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) #EtxetikMundura saioan, Djuniet Astigarraga azkoitiarrak eta Ane Arrutik zarauztarrak parte hartu dute gaurkoan. Atal honetan ikus ditzakezu bi musikari horien bideoak. 

Animatzen diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide