Gaurkoan ere Urola Komunikazio Taldeak antolatutako #EtxetikMundura egitasmoaren baitan eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusi ahal izango dira taldearen hedabide guztietan. 20:00etatik aurrera hurrengo herritar hauek euren etxetatik emanaldiak eskainiko dituzte:
– Ignacio Arakistain musikari azpeitiarra
– Haitz Munizio DJ azkoitiarra
– Sei lagunek osatutako lagun talde zarauztarra
Hauek guztiak iluntzeko 20:00tatik aurrera ikusgai izango dituzue bai hemen eta baita Erlo Telebistan ere. Dagoeneko bertan ikus daiteke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak.
Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!