Aitor Narbaiza, Ainhoa Martin eta Twin Jackal taldea, besteak beste, gaurko #EtxetikMundura egitasmoan

Urola Kostako Hitza 2020ko apirilaren 6a

Gaurkoan ere Urola Komunikazio Taldeak antolatutako #EtxetikMundura egitasmoaren baitan eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusi ahal izango dira taldearen hedabide guztietan. 20:00etatik aurrera hurrengo herritar hauek euren etxetatik emanaldiak eskainiko dituzte:

- Ainhoa Martin eta Aitor Narbaiza musikari azpeitiarrak
- Itziar Elias aktorea azkoitiarra
- Ane Erkiza musikari oriotarra
- Twin Jackal musika talde britainiar/zarauztarra

Hauek guztiak iluntzeko 20:00tatik aurrera ikusgai izango dituzue bai hemen eta baita Erlo Telebistan ere. Dagoeneko bertan ikus daiteke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak.

Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide