COVID-19ari buruzko informazio-pilulak sortu ditu Elhuyarrek

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 30a

Elhuyar Fundazioko lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bideo-pilulak sortu ditu, eta Ana Galarraga zarauztarrak gidatuko ditu saioak. Gaurtik hasita, bederatzi egunean egunero argitaratuko dituzte bideoak eta, besteak beste, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina edo tratamenduari buruzko informazioa landuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide