Atzo, ostirala, 48 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak droga trafiko delitua egotzita. Konfinamendu neurriei lotutako kontrola jarri zuen Ertzaintzak A-8 autopistan, Zarauzko ordainlekuaren parean, eta han atzeman zuten gizona.
13:00 aldean jazo zen atxiloketa. Ertzaintzak adierazi duenez, "ausaz" ari ziren autoak geldiarazten, bidaiaren nondik norakoak galdetzeko. Gizonak erantzun "inkoherenteak" eman zituztenez, identifikatu egin zuten eta autoa erregistratu zioten. Ertzaintzak ehun gramo hauts zuri eta gramo bateko hiru poltsatxo speed atzeman zizkion.
Droga trafikoa leporatzeaz gain, isuna jarri zioten konfinamendu arauak ez betetzeagatik. Gizonari auzibidea zabaldu diote.