Espainiako Eskubaloi Federazioak Zarauzko elkarteari jakinarazi dio bertan behera geratuko dela larunbatean Aritzbatalden jokatzekoak ziren partida. Malagaren aurka jokatzekoak ziren zarauztarrak, baina talde horretan bi koronabirus kasu atzeman dituztela eta, partida hori ez dute jokatuko. Elkarteak HITZAri jakinarazi dionez, bi jokalari andaluziarrek eman dute positibo, eta taldeko gainerakoak berrogeialdian daude, probaren emaitzaren zain. Horrenbestez, gaixoak osatu artean ez dute partidarik jokatuko.
Partidetako ikuslegoari dagokionez, oraindik ez dute norgehiagokak ikustera bertaratzeko mugen berririk jaso eskubaloikoek, beraz, printzipioz, hartutako prebentzio neurriek ez diete eragingo gainontzeko Zarauzko eskubaloi taldeei.