Zarauzko bizilaguna zen Urumea ibaiko istripuan hildako hiru lagunetako bat

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 9a

Larunbat gauean gertatu zen ezbeharra, eta bi lagun onik atera baziren ere, atzo aurkitu zituzten kotxean zihoazen gainontzeko hiru lagunen gorpuak.

Hiru lagun hil ziren Hernaniko Osinaga auzoan larunbat gauean izandako auto istripuan. Autoa errepidetik Urumea ibaira erori zen eta, bertan zihoazen bost lagunetatik bik lortu zuten beren kabuz onik ateratzea. Gainontzeko hiruren gorpuak atzo gauean aurkitu zituzten, bilaketa lanetan aritu ondoren. Hiru hildakoetako bat, 58 urteko gizona, Zarauzko bizilaguna zela baieztatu dio Ertzaintzak Zarauzko Hitzari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide