Eulen taldeko Joseba Lopezek irabazi du Ereñoko lasterketa

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 1a

Lehendakari Txapelketako lehen proba zen gaurkoa, beraz, lasterketa irabazteaz gain, lidertzan dago oraingoz Jira-Bira taldeko txirrindularia.

Asteburu borobila osatu du Joseba Lopez txirrindulariak atzoko eta gaurko lasterketekin. Atzo, Zumaian, bosgarren zeharkatu zuen helmuga Euskaldun Txapelketan, eta gaur Txapeldun izan da Ereñon, 105 kilometroko proban. Lehendakari Txapelketako lehen lasterketa izan da gaurkoa eta 02:44:55 denbora egin da osatu du Jira-Bira taldeko txirrindulariak.

Taldekako sailkapenean ez zaizkio banakakoan bezain ondo atera kontuak Euleni. Euskaldun Txapelketan hirugarren postua eskuratu zuen, eta atzokoan bosgarrena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide