Euskal Herriko Gaztetxeen Topaketak antolatzeko deialdia egin du Dandak

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 15a

Martxoaren 15ean bilduko dira Putzuzulo gaztetxean, 17:00etan. Gaztetxe zein asanbladetako kideak gonbidatzeko oharra zabaldu dute Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kideek.

Danda Gazte Asanbladak Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladetako kideak biltzeko deialdia egin du. Martxoaren 15ean Putzuzulo gaztetxean, 17:00etan. 

Euskal Herriko Gaztetxeen Topaketak berriro antolatzeko helburuarekin antolatu dute bilkura: "Urteak dira ez dela Euskal Herriko gaztetxeen topaketarik egiten, eta berriro behar horri erantzuteko ordua izan daitekeelakoan gaude" azaldu dute Dandako kideek zabaldu duten oharrean.

Gaztetxeen egoeraz zein etorkizunaz hitz egingo dute, baita eztabaida politiko horiek gauzatzeko eszenatokiaz. "Partekatuak dira gaztetxeetan bizi ditugun erronka eta problematikak ere; oztopoak, kezkak, zalantzak eta ideiak" nabarmendu dute oharrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide