Arriskuengatik abisua ezarrita zegoenez, herritarrentzat itxita egon da egunotan moilarako sarbidea. Datozen egunetarako ere itsaso harroa dago iragarrita, 4 eta 5 metro arteko olatuekin. Horrek asko zaildu lezake moilako egituraren konponketa eta, litekeena da, itsasoa berriro oso zakar badabil, dagoeneko oso kaltetuta dagoen horma are gehiago haustea. Une honetan jaisten ari da marea (hemen ikusgai zuzenean), eta 19:00etan egongo da berriz goian.
Hainbat herritar ari da gerturatzen Zarauzko moilara, itsasoak hautsitako horma ikustera. Gehienek sakelako telefonoz nahiz sare sozialen bidez iritsitako irudiei esker izan dute berria, eta bertatik bertara ikusi nahi izan dute txikizioa. Udaleko ordezkariak eta udaltzainak ere bertan izan dira goizean.