Afedegi Saria jaso du Aitor Frantzesena 'Gallo'-k

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 7a

Hunkituta jaso zuen atzo aitortza, Donostiako Aquariumean eginiko ekitaldian.

Gipuzkoako Federazioen Elkartea da Afedegi, eta aurten Aitor Frantzesena 'Gallo' surfista zarauztarrari egokitu diote urteko kirolari onenaren saria. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia Donostiako Aquariumen.

Gallok hunkituta jaso zuen oroigarria Gipuzkoako Surf Federazioko presidente Maialen Saezen eskutik. "Egin dudan guztia egin dut erakusteko ezintasunarekin ere egin daitezkeela, hau da, mugak gainditu daitezkeela", adierazi zuen surflariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide