3.800 kilo janari eta konpresa bildu dituzte getariarrek eta zarauztarrek Saharako herriarentzat

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 5a

Saharautz Elkartasun Taldeak eskerrak eman dizkie janari bilketan beren alea jarri duten herritar guztiei.

Getariarrek eta zarauztarrek elkartasun keinu nabarmena egin diote saharar herriari (Saharautz)

Saharautz Elkartasun Taldeak Zarauzko Abendaño industrialdean batu du azken egunetan bildutako materiala, eta atzo egin zuen kontaketa. 3.800 kilo jan eta konpresa bildu du guztira Getarian eta Zarautzen, eta horregatik, eskerrak eman nahi izan dizkie beren alea jarri duten herritar guztiei.

Kaxetan gordetako materiala atzo bertan bidali zuten Elkartasun Karabanara. Izan ere, Euskal Herritik milaka kilo jan bidaliko diete laster saharar errefuxiatuei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide