Ertzaintzak zabaldutako oharraren arabera, larunbatean 05:00ak aldera jaso zuten poliziek herritar baten deia, jakinaraziz Munoan gizonezko bat labanaz zauritu zutela lepoan, eta odol dezente galtzen ari zela.
Zauritua Donostia Ospitalera eraman zuten anbulantzian, eta ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten ertzainek; 31 urteko gizonezkoa da. Bizkaia kalean aurkitu zuten hori. Ertzainak bertaratu zirenerako, udaltzainekin zegoen gizona.
Arma zuriekin min ematea egotzita utzi zuten Azpeitiko Guardiako Epaitegiaren esku, eta oharrak dioenez, Martuteneko kartzelara bidali du epaileak.