Zarauzko Antoniano aretoan izango da hitzaldia, 19:30ean, datorren asteartean, urtarrilak 28. Ohi bezala, sarrera doakoa izango da.
Elisa Sainz de Murieta izango da hizlaria, Basque Centre for Changeko ikertzailea, eta klima aldaketaren azken gailurren gakoez mintzatuko da. Hain zuzen, abenduan Madrilen (Espainia) izandako Klima Nazio Batuen Goi-bileraz. Biltzar hau larrialdi klimatikoari aurre egiteko akordio bat lortzeko antolatu zen eta hainbat herrialdetako ordezkariek hartu zuten parte.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta bertaratzen direnen artean bi liburu zozkatuko dira. Bata, Martin L. Weitzman eta Gernot Wagnerren Shock climatico liburua, eta bestea, Crisis climatica-ambiental. La hora de la responsabilidad Antxon Olabe egilearena.