Aritz Aranburu surflari zarauztarrak Quemao Class txapelketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 16a

Lanzatoteko La Santa herrian (Espainia) jokatu dute txapelketa aste honetan, eta zarauztarrak erakustaldi ederra eman du. Iker Amatriain ere bertan izan da, baina hark ezin izan du final laurdenetako galbahea igaro.

(surf30.net)

Aritz Aranburu zarauztarra izan da txapeldun Lanzaroteko (Espainia) Quemao Class surf txapelketan. La Santa herrian izan zen lehiaketa, eta Gearoid McAid irlandarrak, Adrien Toyon frantziarrak eta Natxo Gonzalez euskaldunak baino puntu gehiago pilatzea lortu zuen Aranburuk finaleko mangan.

Iker Amatriainek ere hartu zuen parte eta bi zarauztarrak manga berean atera ziren uretara final laurdenetan. Amatriainek, ordea, ez zuen hurrengo mangara igarotzerik lortu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide