Zarauzko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, brigadak legez kanpoko bi putzu topatu zituen atzo goizean Irita eremuan, Itxasmendiko txabolak eta baratzeak dauden udal lurzoruetan. Udalaren arabera, babestutako akuifero naturala ustiatzeko erabiltzen ziren putzu horiek, xukatze-ponpen bidez, udalaren baimenik gabe.
Inguruan dagoen edozein pertsonarentzat arriskutsua izan daitekeelakoan, putzuak dauden puntuak hesitu dituzte, segurtasuna bermatzeko. Horrez gain, aurkikuntzaren berri eman diote URA Uraren Euskal Agentziari, dagozkion neurriak har ditzan.