Zarautzen bi txirrindulari zaurituta eraman dituzte ospitalera

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 11

Bi ezbehar izan dira gaur goizean Zarautzen. Horietako bat auto baten eta txirrindulari baten artekoa izan da, eta pertsona bat eraman dute Donostia ospitalera. Beste istripuan lurrera erori da txirrindulari bat, eta hura ere ospitalera eraman behar izan dute.

Eguraldi onarekin txirrindulari asko ibiltzen dira Zarauzko kaleetan nahiz eskualde osoko errepideetan. Gaur ere asko dabiltza, eta horietako bi Donostia ospitalera eraman dituzte min hartuta. Oraingoz ez dute esan arin ala larri zauritu diren.

Istripuetako bat Zarauzko Iturribide kalean gertatu da auto baten eta txirrindulari baten artean, SOS Deiak elkarteak azaldu duenez. Istripua zergatik gertatu den ez du jakinarazi, baina pertsona bat zaurituta ospitalera eraman dute.

Beste istripua Zelai Ondo enparantzan izan da. Antza, lurrera erori da bizikletan zihoan pertsona bat, eta min hartu du. Ondorioz, ospitalera eraman dute hura ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide