Irudietan: Giro aparta Olentzeroren Festan, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 24a

Haurrei zuzendutako ekintzak egon dira –puzgarriak, marrazketa txokoa, aurpegi margoketa eta abar–, baina baita adin guztientzako herritarrentzat ere. Herri kirolen erakustaldiak hartu du eguerdi parteko egitaraua, eta txistor mokadutxoak dastatzeko aukera ere izan da. Arratsaldean, ipuin kontalariaren ondoren, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira gutunak jasotzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide