Lorelei berriro elkartu da eta otsailean Zarautzen joko du

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 18a

Lau kontzertu bakarrik iragarri dituzte, eta horietako bat Modelo aretoan izango da, otsailaren 14an

https://www.youtube.com/watch?v=RIIqVpZqgYA&feature=emb_title

Duela hogei urte ibilbidea amaitutzat jo bazuten ere, Zarauzko bizilagun Asier Serrano idazle eta musikariak eta Mikel Gorosabel Norton musikariak Lorelei berriz abian jartzea erabaki dute.

Kontzertuak emateko asmoa duten arren, momentuz lau data baino ez dituzte iragarri, eta horietako bat Zarautzen izango da. Otsailaren 14an, Modelo aretoan ariko dira zuzenean. Bigarren etapa honetan, bikoak Antxon Sarasua eta Loiola Madera izango dituzte bidaide.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide