Itsaso zakarrak hartu du berriz ere Zarauzko portua

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 13a

Alerta laranjak iragarri bezala, olatu handiak eta haizea izan dira egun osoan zehar kostaldean. Goizeko 05:00etan izan da lehen itsasgora, eta kalte esanguratsurik eragin ez badu ere, kostako herrietako udaltzainek hainbat neurri hartu dituzte. 17:12an igo da berriz marea, eta olaturik zakarrenek portua eta malekoia astindu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide