Errei bat itxita dago N-634 errepideko 15. kilometroan, Zarautz eta Orio artean

Karkara.eus 2019ko abenduaren 11

Kamioi batek matxura izan du N-634 errepideko 15. kilometroan, Zarautz eta Orioko gainaren artean, eta errei bat oztopatzen ari da.

Arratsaldean Orio eta Zarautz arteko ibilbidea osatu behar duten ibilgailuek kontu handiz ibili behar dute. Izan ere, kamioi batek matxura izan du N-634 errepideko 15. kilometroan, Zarautz eta Orio gainaren artean, eta errei bat oztopatzen ari da. Hori dela-eta, txandakako zirkulazioa  ezarri du Ertzaintzak errepide zati horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide