Hamargarren Euskal Herriko harri handietako txapela jantzi du Aimar Irigoienek

Nerea Uranga 2019ko abenduaren 7a

Hamargarren txapela jantzi du gaur, larunbata, Aimar Irigoienek Euskal Herriko Harri Handien Txapelketan. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu da harri-jasotze txapelketa. 8.225 kilo altxatu ditu errezildarrak. Bigarren Jokin Eizmendi zarauztarrak egin du, 7.250 kilo jasota.

Inoizko harri-jasotzaile kopururik handienak parte hartu du aurten Euskal Herriko Harri Handien Txapelketan, zazpik. Horietatik sei Urola Kosta eskualdekoak izan dira, Aimar Irigoien errezildarraz eta Jokin Eizmendi zarauztarraz gainera, Xabier Peñagarikano Peña aizarnazabaldarra, Aimar Galarraga oriotarra, Iñigo Eizagirre Eiza zarauztarra eta Xabier Aranburu Guzta Urrestillako bizilaguna lehiatu dira. Horiez gain, Julen Diaz urizahartarra (Araba) ere aritu da harri-jasotzen.

Lau harrirekin jardun dute lehian harri-jasotzaileek, harri bakoitzarekin hiru minutuko lanean: 200 kiloko laukizuzena, 175 kiloko zilindrikoa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola.

Honela gelditu da Euskal Herriko Harri Handien Txapelketako sailkapena:

1- Aimar Irigoien (Errezil). 8.225 kilo altxatuta (7-15-13-18)
2- Jokin Eizmendi (Zarautz). 7.250 kilo (7-11-12-17)
3- Xabier Peñagarikano (Aizarnazabal). 6.150 kilo (5-8-10-18)
4- Aimar Galarraga (Orio). 5.600 kilo (6-9-8-13)
5- Xabier Aranburu Guzta (Urrestilla). 5.250 kilo (6-8-10-10)
6- Iñigo Eizagirre Eiza (Zarautz). 4.300 kilo (3-5-8-13)
7- Julen Diaz (Urizahar, Araba). 3.425 kilo (4-5-5-8)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide