AP-8an zirkulazio arazoak daude, Zarautz parean

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 6a

Astiko zubibidea hobetzeko lanak egingo dituzte igande iluntzera arte, eta bitartean zirkulazioa desbideratzen ari dira. Ondorioz, Irunerako noranzkoan mantsoa da zirkulazioa Zarautz parean.

Zirkulazioan arazoak daude gaur AP-8 autobidean, Zarautz parean, Irunerako noranzkoan. Izan ere, Astiko zubibidea konpontzen hasi dira, eta horregatik zirkulazioa desbideratu egin behar izan dute.

Atzo, abenduak 5, 22:00etan hasi zituzten lanak, eta igandeko 19:00etara arte iraungo dute.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide