Sutea izan da Zarauzko Bizkaia kaleko lokal batean, eta pertsona bat ospitaleratu dute

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 23a

Atzo 20:00ak inguruan izan zen sutea, eta une horretan, ez zegoen inor barruan. Dena den, ondoko lokal batean zegoen pertsona batek kea arnastu zuen, eta Donostiako ospitalera eraman behar izan zuten, artatua izan zedin.

Atzo, ostirala, su hartu zuen Bizkaia kaleko lokal batek, Eroski hipermerkatuaren inguruan. Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZAri jakinarazi dionez, 20:00ak inguruan izan zen sutea, oraindik argitu gabeko arrazoiak medio. Une horretan ez zegoen inor barruan; hala, kea irteten hasi arte, ez zen inor jabetu gertatuaz.

Errentan hartutako hainbat espazio daude eremu horretan. Sutea gertatu zen tokia hutsik egon arren, ondoko lokal batean zegoen pertsona batek kea arnastu zuen, eta zorabioak izan zituen. Beraz, Donostiako ospitalera eraman zuten, bertan artatua izan zedin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide