Bart izandako luiziagatik, itxita Zarautz eta Getaria arteko N-634 errepidea

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 17a

Atzo Getaria eta Zumaia arteko N-634 errepidea itxi bazuten, gaur Zarautz eta Getaria artekoa ere itxi egin behar izan dute, arrazoi beragatik: luizia. Antza, bart jauzi da lurra menditik behera errepide erdiraino, eta hasieran erabat itxi dute errepidea; bi noranzkoetan, alegia.

Getariako Udalak sare sozialen bidez jakinarazi du, ordea, eguerditik aurrera errei bat zabalduko dutela, eta semaforo bidez erregulatuko dutela zirkulazioa.

Lurraldebusek lanzaderak jarriko dituela iragarri du udalak, baina gehiago zehaztu gabe. Bezero arreta: 900-30 03 40.

Argazkiak: Getariako Udala

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide