Bai larunbatean, bai igandean, goiz partean jasoko dituzte jostailuak. 11:30ean zabalduko dute Zarauzko Itxasmendiko auzo elkartea (Pagoeta kalea, 4), eta 13:00ak arte utzi ahalko dira txikienentzako materialak.
Ondoren, Gurutze Gorriak jasoko ditu jostailuak, eta hura arduratuko da banaketa egiteaz baliabide gutxien duten familien artean.
Halakoetan gogorarazten dutenez, herritarrek beren borondatez uzten dituzten jostailuek egoera onean egon behar dute.