Zarautzen EAJk irabazi ditu Espainiako Kongresurako bozak

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 10a

Parte hartzea altua izan da Zarautzen; hautesleen %72,21k eman dute botoa. Apirilean bezala, jeltzaleak nagusitu dira, eta EH Bildu izan da bigarren indarra oraingoan ere. Podemosek hirugarren idar izaten jarraitzen du herrian.

Gaur ere EAJ nagusitu da Zarautzen. Apirilaren 28an  bezala, azaroaren 10 honetan ere Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak egin dira, eta jada zenbatu dituzte boto guztiak. Hauek dira gaurko emaitzak:

  • EAJ: 5.319
  • EH Bildu: 3.544.
  • Podemos: 1.619
  • PSOE: 1.586
  • PP: 606
  • VOX: 175
  • Ciudadanos: 61
  • PACMA: 55
  • PUM: 11
  • EB: 9
  • Recortes 0: 6
  • ELAK/PCTE: 5

Baliogabeak: 52

Zuriak: 58

Goiko grafikoan, gaurko emaitzak eta apirilekoak ikus daitezke, konparaketa egiteko. Emaitzei begiratuta, ikus daiteke alderdi guztiek galdu dituzte botoak, EH Bilduk eta PPk izan ezik. Horiek gorakada izan dute. Parte hartzea jaitsi egin da apiriletik hona, baina ez asko: %77,47tik %72,21era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide