Bideoa: Xabier Etxeberriak bere lehen ipuin liburua kaleratu du, 'Txoria nintzela' izenburupean

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 7a

Oraintsu 'Buyan' komikia aurkeztu berri badu Martin anaiarekin batera, gaur goizean bere lehen ipuin liburua ezagutzera eman du Orioko bizilagun zarauztarrak.

Elkar argitaletxearen eskutik ikusi du argia, eta Txoria nintzela izenburua jarri dio, Manolo Urbietaren haur kanta ezagunari keinu eginez; guztira, zazpi narrazio bildu ditu. Donostiako Elkar aretoan egin dute aurkezpen ekitaldia, eta idazleak Xabier Mendiguren editorea izan du alboan.

https://www.youtube.com/watch?v=8vvJ1CTRyHA

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide