Azaroak 9, larunbata
- 16:00. Ume jolasak eta txokolatada.
- 21:00. Bertso afaria Indamendi elkartean, Amets Arzallus eta Angel Mari Peñagarikano bertsolarien eskutik. Gai jartzailea Danel Olano izango da, eta Olarte eta Lutxurdio trikitilariek alaituko dute gaua.
- 00:30. Ximor taberna irekiko dute goizaldera arte.
Azaroak 10, igandea (jubilatuen eguna)
- 11:30. Meza Nagusia.
- 12:00. Eskuz binakako pilota partida: Eñaut Esnaola eta Josu Mujika, Julen Chiapuso eta Iban Jauregiren aurka.
- 13:00. Herri kirolak, frontoian.
- Ondoren, auzoko nagusiekin bazkaria Indamendi elkartean, Sebastian Lizaso eta Aitor Sarriegi bertsolariekin eta Laja II eta Narbaiza trikitilariekin.
- 18:00. Kalejira tabernaz-taberna bertsolari eta trikitilariekin.
- Jarraian, erromeria Ximor tabernan 22:30 aldera arte.
Bertso afarirako sarrerak azaroaren 8a baino lehenago erosi beharko dira, Urtanetako Izarra, Begoña edo Izeta tabernetan, 30 euroan.
Azaroak 11, astelehena (San Martin eguna)
- 11:00. Meza Nagusia.
- Ondoren, tortilla patata lehiaketa.
- 12:00. Auzokoen artean, herri kirolak.
- 22:30. Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariak Ximor tabernan.
Azaroak 15, ostirala
- 22:30. Mus txapelketa azkarra Indamendi Elkartean.
Azaroak 16, larunbata
- 06:00. Oilasko biltzea, Danel Olano eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
- 21:00. Bildutako oilaskoekin afaria Indamendi elkartean eta erromeria Izer eta Alabierrekin.
Azaroak 17, igandea
- 11:30. Meza Nagusia
- 12:00. Eskuz binakako pilota partidak eta herri kirolak.
- 17:00. Euskadiko Kintopeko Harri-Jasotzaile Txapelketa eta pentatloi erakustaldia, Jagoba Otaegi eta Arria VI.-ren eskutik. Elizagoien ahizpa trikitilariek girotuko dute eguna.
Jarraian, Ximor tabernan erromeria izango da. - 23:00. Erromeria.
- 23:30. Patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.