Albitzuri Handi txapelketan parte hartuko dute eskualdeko harri-jasotzaileek

Karkara.eus 2019ko urriaren 22a

Txapelketa azaroaren 16an izango da, Amezketan, eta sarrerak 15 eurotan izango dira salgai.

Azaroaren 16an, igandearekin, Albitzuri Handi harri-jasotze txapelketa jokatuko da Amezketako Lanularri pilotalekuan. "Harri-jasotzaileentzat berezia izaten da txapelketa hori, kirolari bakoitzak bere helburuak markatzen baititu: batzuek harri baldar hori jaso dutenen zerrendan sartu nahi izaten dute, besteek berriz beren marka pertsonala hobetzea edo txapelketa irabaztea izaten dute helburu", azaldu du sare sozialetan Joseba Ostolazak.

Txapelketan 8 harri-jasotzaile izango dira: Jokin Eizmendi, Gorka Etxeberria, Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi Kortaberri, Aimar Iigorien, Xabier Peñagarikano Peña, Beñat Telleria Telleria IV eta Josu Urbieta.

Txapelketa 17:00etan hasiko da, eta sarrerak 15 eurotan izango dira salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide