Bideoa eta argazkiak: Kirolaren balioak garaile X. Triatloi Txikian

Onintza Lete Arrieta 2019ko urriaren 19a

Hamargarren aldiz antolatu dute Triatloi Txikia Zarautzen. Eskola kirolaren barruan eta Zarauzko Triatloi Elkartearen laguntzarekin, umeek aukera izan dute kirol sorta hori probatzeko.

Lau herritako haurrek hartu ahal izan dute parte triatloian: getariarrek, zarauztarrek, aiarrek eta oriotarrek.

Zaharrenak hasi dira lehian aurrena: LH 5.eta 6. mailakoak. Ondoren iritsi da 3.eta 4. mailakoen txanda. Neska-mutilek gogotik egin dute igerian, baita bizikleta gainera igo eta lehiaketa korrika amaitu ere.

Bukaeran denentzat egon da indarrak berreskuratzeko jan-edana.

https://youtu.be/dBPrvxirWiI

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide