Eskualdeko bost harri-jasotzaile lehiatuko dira igandean Gipuzkoako Harri Handien Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2019ko urr. 10a, 15:20

Zizurkilgo (Gipuzkoa) frontoian jokatuko da aurtengo Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa, eta eskualdeko bost harri-jasotzaile lehiatuko dira bertan. Aimar Irigoien errezildarra, Jon Unanue 'Goenatxo III' azkoitiarra, Jokin Eizmendi zarauztarra, Xabier Aranburu Urrestillako bizilaguna eta Aimar Galarraga oriotarra izango dira lehiakideak, hain zuzen ere.

Aimar Irigoien lanean. (Argazkia: Ibon Errazu)

Igandean, hilak 13, Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa jokatuko da Zizurkilgo (Gipuzkoa) frontoian 18:30etik aurrera, eta eskualdeko bost harri-jasotzaile arituko dira bertan nor baino nor gehiago. Hain zuzen ere, Aimar Irigoien errezildarra, Jon Unanue Goenatxo III azkoitiarra, Jokin Eizmendi zarauztarra, Aimar Galarraga oriotarra eta Xabier Aranburu Urrestillako bizilaguna lehiatuko dira txapelketan. 

Hainbat lan egin beharko dute lehiakideek txapelketan: 16/14 arroako (200/175 kilo) laukizuzena, 16/14 arroako (200/175 kilo) zilindrikoa, 12 arroako (150 kilo) kubikoa eta 8 arroako (125 kilo) bola jaso beharko dituzte. Bi minutuko lana egin beharko dute harri bakoitzarekin. 

Iaz, Aimar Irigoien izan zen txapelketaren irabazlea; guztira 5.875 kilo altxatu zituen errezildarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide