54942 zenbakiak irabazi du Gure Zozketako 60.000 euroko saria

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 8a

Urte osoan zehar Gure Zozketako boletoak saltzen aritu dira Kilometroetako hainbat boluntario. Gaur egin dute zozketa notarioaren aurrean, eta 54942 zenbakidun boletoa erosi duena izan da zorteduna.

Bestetik, 01911 zenbakiak irabazi du Costa Douradako egonaldia, Eroskiren eskutik. Bi saridunek Zarauzko Ikastolako idazkaritzatik pasa beharko dute sarien bila.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide