Iritsi da Txan-txan Itxasmendira

Dorleta Agiriano Lai 2019ko irailaren 27a

Astebururako dena prest dute antolatzaileek, eta 19:00etan jarri dute martxan karpa ere. Pintxo-poteaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta 19:30ean hasita, Los Tenampas y El Mariachi taldeak girotuko du gaua.

Bihar, larunbata, goizean goiz hasiko dira ospakizun jarduerak. Motozaleek ibilbidea egingo dute goizean; 10:30ean Munoan elkartuko dira, eta 11:00etan hasiko dira ibilbidearekin. Aurreikuspenen arabera, 13:00etan iritsiko dira Itxasmendira. 14:00etan, aldiz, herri bazkaria egingo dute auzokideek, karpan.

Itxasmendiko festetako egitaraua osorik ikusteko, egin klik hemen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide