Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen (EZAE) saria jaso du Telmo Esnal zarauztarrak zuzendutako Dantza filmak, eta atzo egin zuten sari banaketa Donostiako Kursaalean. Bertan izan ziren Telmo Esnal zuzendaria, Txintxua Filmseko Paola Moto azpeitiarra eta Marian Fernandez, eta Juan Antonio Urbeltz, Jexux Larrea, Fernando Aristizabal eta Iñaki Arregi. Txintxua Films ekoiztetxeak sortutako ikus-entzunezkoa da Dantza, eta Txintxuako produkzio departamenduko kidea da Paola Moto . Euskal zinemagintza industriari egindako ekarpena eta filmaren arrakasta, ibilbidea, kalitatea eta originaltasuna aitortu dizkio EZAEk Dantza filmari. Motok "pozez" hartu du berria: "Estimu berezia diot Dantza filmari, eta ilusio handiz hartu dut EZAEren saria".