Gipuzkoako Ur Kontsortzioa-Gipuzkoako Urak-ek bideo bidezko arreta zerbitzu berritzaile bat abiaraziko du Zarautzen. Kutxazain moduko batetik zuzeneko deia egiteko aukera izango dute herritarrek, eta bertan persona batek erantzungo die behar den laguntza emateko, aurrez aurre, botoi bati pultsatuta.
Arreta eskainiko duen pertsonarekin zuzenean hitz egiteaz gain, inprimaki desberdinak lortzeko aukera ere egongo da. Kutxazain honek bulegoko ohiko zerbitzu guztiak eskainiko ditu: altak eta bajak egin, titular eskaera aldaketak, faktura duplikatuak eskatu, fakturen egoeraren kontsulta egin, matxuren berri eman eta erreklamazioak egin, besteak beste.
Euskadin eta Espainian aintzindaria den bideo bidezko arreta zerbitzu hau herritarrei eta bezeroei arreta hobetzeko asmoz jarri du martxan Gipuzkoako Ur Kontsortzioak. Zarautzen kokatutako bulegoa (Bizkaia kalea 6) izan da zerbitzu hau ezarri eta zer nolako harrera duen ikusteko aukeratu duten herria. Froga egin nahi dutela Zarautzen azaldu du IƱigo Elosegik, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa-Gipuzkoako Urak-eko zuzendariak: "Bideo Arretak bulegoko arreta zerbitzua handitzea eta zabaltzea ekarriko du, jende asko pilatzen den orduetan beste aukera bat izatea eta beharrak eskatzen badu arreta ordutegia ere zabaltzea, bulegoko orduetatik kanpo ere jartzeko aukera badago eta"
Zerbitzu berria Zarauzko arreta bulegoan (Bizkaia kalea 6) ezarriko dute, eta oraingoz bulegoko ordutegi bera izango du, 09:00etatik 13:00etara. Irailaren 23tik urriaren 31ra arte persona bat egongo da bideo bidezko arreta zerbitzuaren nondik norakoak azaltzeko. Zerbitzuak arrakasta izango balu Gipuzkoako beste herrietan ere jartzeko asmoa du Gipuzkoako Ur Kontsortzioak.