Irudietan: Elkartasun Desafiyua

Intza Unanue Arruabarrena 2019ko irailaren 21a

Elkartasun Desafiyua izeneko erronka berezia ospatu dute gaur San Martin ermitako belardian, 11/13 auziko 47 auziperatuen alde. Ea desbrozadorarekin nork moztu belar gehien! Bosna zarauztar eta oriotar lehiatu dira gaur arratsaldean, eta oriotarrek hartu dute aurrea proban baina elkartasunean amaitu da erronka: 1.316 kilo belar jaso dituzte bi taldeen artea. Horrez gain, Oreka TX bikoteak txalaparta saioa eskaini du, bertsoentzat ere izan da tartea arratsaldean.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide