Zarautzek TKE ligara itzultzea lortu du

Aritz Mutiozabal 2019ko irailaren 15a

Erakustaldi bikaina eman du Zarauzko 'Enbata'-k gaur Portugaleten (Bizkaia), eta estropada irabazi dute, Ares faboritoa gaindituz. Hala, KAE 1 ligatik TKEra igotzea lortu du.

Hamar urte geroago, gorengo mailara itzuliko da Zarauzko Enbata trainerua. Asteburuan play-off-ak jokatu dituzte, eta egindako lanari esker lortu du igoera. Atzo Bermeon (Bizkaia) lortutako bigarren postu onari ginga jarri diote gaur Gari Urangaren mutilek Portugaleten (Bizkaia). Sekulako erakustaldia eman dute, erlojupeko estropadan, faborito nagusia zen Ares mendean hartuz eta nagusitasun handiarekin garaipena lortuz.

Aurtengo denboraldia balentriaz beteriko urtea da Zarautzentzat: aurrena KAE 1 liga irabazi, eta asteburuan, arraunketa dotorea eginez, TKE ligarako txartela ongi merezita lortu. Galiziako Ares taldea ere lehiatuko da datorren urtean Eusko Label Ligan.

PLAY OFF -EKO 2. JARDUNALDIA
1. Zarautz: 19:48.58
2. Ares: 19:51.04
3. Deustu-Bilbao: 20:05.56
4. Tirán: 20:01.26
5. San Pedro: 20:07.68

PLAY OFF -EKO SAILKAPEN OROKORRA
1. Ares: 9 puntos (40:11.48)
2. Zarautz: 9 puntos (40:11.84)
3. Deustu-Bilbao: 5 puntos (40:32.72)
4. Tirán: 4 puntos (40:32.88)
5. San Pedro: 3 puntos (40:38.60)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide