'Play off'-etara joateko autobusak antolatu ditu ZAEk

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 10a

Doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da astean zehar.

Enbata Kontxako sailkatze estropadan (Intza Unanue Arruabarrena).

Asteburu honetan jokatuko du Enbatak Eusko Label Ligara igotzeko play off-a, Ares, San Pedro, Deustu eta Tiran traineruekin batera. Larunbat arratsaldean, Bermeon izango da lehen jardunaldia, eta igande goizean bigarrena, Portugaleten. Hori dela eta, Zarautz Arraun Elkarteak etxekoak animatzera joateko doako autobusak antolatu ditu bi egunetarako.

Dohainik izan arren, aurrez eman beharko da izena Lizardi laneko arropa dendan edo 688.649.307 telefonora whatsapp mezu bat bidaliz. Irteera Batzoki aurreko geltokitik egingo dute: larunbatean, 14:00etan, eta igandean, 09:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide