EAJk Zarautzen hasi du ikasturte politikoa

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 31

EAJk ikasturte hasierako mitina egin zuen atzo arratsaldean Malekoian, Galtxagorri elkartearen parean. Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentearen eta Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidentearen hitzartzeek osatu zuten saioa. Bertan izan ziren alderdiko beste zenbait ordezkari ere, horien artean, Zarauzko jeltzaleen presidente Joakin Landa, Xabier Txurruka alkatea, EAJko zinegotziak, eta alderdiko hainbat gazte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide